<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0">
<channel>
<title><![CDATA[Comentarios al libro: GIZONA BERE BAKARDADEAN]]></title>
<link><![CDATA[https://bbltk.com/biblioeteca.web/titulo/gizona-bere-bakardadean]]></link>
<description><![CDATA[<div class=testua align=left>Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski -, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...</font>]]></description>
<lastBuildDate>Sat, 04 Apr 2026 09:31:09 +0000</lastBuildDate>
<language>es</language>
<copyright>Copyright 2021 BiblioEteca Technologies SL</copyright>

</channel>
</rss>
